Berriak
Atzealdea Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen jarraitzeko bilera egingo da apirilaren 25ean 19:00etan kultur etxean
2022·04·20
Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurrena ospatzen da 2022an. Hain data seinalatua ospatze aldera, Kultura batzordea ekintza ezberdinak antolatzen ari da eta horiei itxura ematen jarraitzeko, bilera ireki berri bat egingo da apirilaren 25ean, astelehena, xx:xxean kultur etxean.
Duela aste batzuk eginiko lehen bileran eman ziren aurrerapauso batzuk. Herritar batzuk prest agertu dira Begiristainen obra baten antzezpena egiteko eta hilaren 25eko bileran horren ingurukoak landuko dira. Beraz, antzezpen horretan parte hartzeko gogoz dauden herritarrei bileran parte hartzeko deia egiten zaie eta bilerara ezingo balute joan, kultur etxera deitu edo idatzi dezakete, informazioa jasotzeko.