Berriak
Atzealdea Inaxio Begiristaini omenaldi bat eskainiko zaio bere jaiotzaren mendeurrena betetzen den egunean, irailaren 14an
2022·09·09

Irailaren 14an, asteazkena, Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurrena ospatzen da. Alegian arrasto handia utzi zuen hainbat eremutan Begiristainek eta alor ezberdinetako eragileek eta Udalak elkarlanean, Begiristainen inguruko ekitaldi bat prestatu dute irailaren 14rako. 18:00etatik aurrera Inaxio Begiristainen inguruko erakusketa bat zabalduko da zinean. 19:00etan omenaldi bat eskainiko zaio Begiristaini eta ondoren, Begiristainen obra lantzen ari den antzerki taldeak prentsaurreko bat eskainiko du, egiten ari diren lanaren inguruko xehetasunak emateko. Txistulariek, bertsolariek eta dantzariek ere hartuko dute parte omenaldian.
Ekitaldia borobiltzeko luntxa eskainiko da bertaratzen direnentzat.
Alegiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie Begiristainen mendeurreneko ospakizun ekitaldien antolakuntzan lanean ari diren eragileei eta herritarrei irailaren 14ko ekitaldi horretan parte hartzeko gonbitea luzatzen die.