Berriak
Atzealdea Infantil nesken eta erregional gizonezkoen partidak jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2019·02·13
Intxurreko futbol taldeen bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Erregional mutilek Danenaren aurkako partida izango dute. Alegiarrek bigarren jarraitzen dute Euskaldunaren 0 eta 2 irabazi ostean eta hirugarren dauden zizurkildarrekin bat egingo dute, larunbatean 16:00etan jokatuko den partida irabazten badute. Etxean ariko den beste taldea Aralar Intxurreko infantil neskena izango da. Asteburuan atsedena izan zuten eta hauek ere Danenaren aurka ariko dira. Lehen faseko partida izango da eta larunbatean 11:00etan jokatuko da.
Maila bereko mutilek txapeldunen faseko lehen partidak jokatu zituzten asteburuan. Aralar Intxurre Ak Vasconiaren bisita izan zuen eta bana amaitu zen partida. Lengokoaken zelaian jokatuko dute igandean 9:30ean. Aralar Intxurre Bk berriz, 1 eta 2 galdu zuen Zestoaren aurka. Billabonan izango dute hurrengo hitzordua larunbatean 10:00etan.
Jubenil mutilek 0 eta 2 galdu zuten igoera faseko partida Kostkasen aurka. Seigarrenak dira eta larunbatean 19:00etan Sanpedrotarraren zelaian jokatuko dute. Gorengoen mailako neskek kopako lehen partida izango dute asteburuan. Trintxerpen ekingo diote lehiaketa berriari igandean 15:30ean.
Kadete mutilek asteburuan atsedena izan zuten eta kopako partida berri bat jokatuko dute Idiazabalen igandean 16:00etan. Azkenik, alebinetan, Intxurreko mutilen taldeak 5 eta 3 irabazi zion Idiazabali. Seigarrenak dira eta igandean 10:15ean Aizkorri Goierriren zelaian jokatuko dute.