Berriak
Atzealdea Intxurre antzerki taldeak ‘Jo ezak berriro Sam!’ antzezlana taularatuko du ekainaren 6an, 8an eta 9an zinean
Egun bakoitzean emanaldi bana eskainiko dute eta sarrerak maiatzaren 28tik aurrera erosi ahal izango dira kultur etxean 10 euroan
2024·05·27

Intxurre antzerki taldeak prest du bere antzezlan berria. Azken hilabeteetan ‘Jo ezak berriro Sam!’ obra prestatzen aritu dira taldekideak eta hurbil dute taularatzeko eguna. Ekainaren 6an, 8an eta 9an eskainiko dute antzezlana Alegiako zinean. Ekainaren 6ko saioa 20:00etan izango da, ekainaren 8koa 22:00etan eta hilaren 9koa 17:00etan. Emanaldi horietarako sarrerak maiatzaren 28an jarriko dira salgai kultur etxean 10 euroan.