Berriak
Atzealdea Intxurre elkarteak 50. urteurreneko festa ospatuko du urriaren 15ean
2022·10·03
Intxurre elkarteak 50. urteurreneko festa ospatuko du urriaren 15ean, larunbata. Eguerdian bazkaria egingo da plazan eta ondoren erromeria izango da Mugi Panderoa taldearekin. Bazkarirako txartelak salgai daude Errotatxon, Xune Estetika Zentroan eta kultur etxean. Horrez gain, Aratz Irazustabarrenaren, Asier Ezeizaren, Ibon Azpilikuetaren, Nekane Guerreroren eta Patxi Renobalesen bidez ere lortu daitezke txartelak. Helduen menuak 25 euro balio du eta haragi paella, karrilerak saltsan, tarta izozkiarekin eta kafea sartzen dira. Haurrenak 10 euroko prezioa du eta haragi paella eta izozkia sartzen dira. Menu beganoaren aukera ere egongo da.