Berriak

Atzealdea Intxurre elkarteak autobusa antolatu du Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako

Kultur etxean eman daiteke izena eta joan-etorriak 15 euroko prezioa izango du

2022·11·02


Abenduaren 18an, igandea, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatuko da Iruñean. Intxurre elkarteak autobusa antolatu du Alegiatik bertaratu nahi duten bertsozaleentzat. Autobusean joan nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera kultur etxean eta joan-etorriak 15 euroko prezioa izango du.