Berriak
Atzealdea Intxurre elkarteak eta Alegiako Mendi Asanbladak Zelatungo erromerira irteera antolatu dute irailaren 10erako
2023·08·31

Intxurre elkarteak antolatuta eta Alegiako Mendi Asanbladak babestuta, irteera bat antolatu da datorren irailaren 10erako, igandea, Zelatungo erromerira. Jende kopuruak ahalbidetzen badu, Errezilgo Trintxerara autobusez joatea da asmoa Alegiatik 9:00etan abiatuta eta handik aurrera, Zelatunera edo hala nahiko lukeenak Hernioraino oinez igotzea. Iraileko igandetan erromeria izaten da Zelatunen eta hura amaitu ostean, Trintxerara jaitsi eta handik Alegiara autobusez itzultzea izango litzateke plana. Jatekoa norberaren kontu izango da.
Irteera horretan parte hartu nahi dutenek irailaren 7a baino lehen eman beharko dute izena. Iskiña tabernan edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke. Autobusaren kostua 5 eurokoa izatea aurreikusten du antolakuntzak.