Berriak

Atzealdea Intxurre Elkarteak Inaxio Begiristain Beka sortu du

Proiektuak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 10ean amaituko da eta irabazleak 1200 euro jasoko ditu

2023·11·08


Iaz bete zen Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurrena eta iaz bete zituen 50 urte Intxurre elkarteak. 2022an zehar Begiristainen inguruko hainbat ekitaldi egin ziren eta Intxurre izan zen horien sustatzaile nagusietako bat. Bada, bide beretik jarraituz, Inaxio Begiristain Beka aurkeztu berri du elkarteak.

Inaxio Begiristainen balioak transmitituko dituen lanak aurkeztu daitezke, euskara, antzerkia, txistularitza edo kulturaren ingurua oinarri dutenak. Literatura, abestiak, antzerkia edo antzeko beste edozein ideiak balio du, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurrez sarik jaso edo argitaratu gabeak. Epaimahaiak lanaren originaltasuna eta erakargarritasuna, herri mailako interes soziala, egingarritasuna, generoa, berdintasuna eta giza-baloreak bezalako irizpideak hartuko ditu kontuan.

Parte hartzeko interesa dutenek ondokoa aurkeztu beharko du. Egin nahi duenaren azalpena, lanaren lagin bat eta egilearen datuak. Proiektuak aurkezteko azken eguna 2024ko martxoaren 10a izango da eta posta elektronikoz zein posta arruntez bidali daitezke:

Posta elektronikoz: inaxiobegiristainbeka@gmail.com

Posta arruntez: Inaxio Begiristain Beka

                         Intxurre elkartea

                         Bideberrieta 11

                         20260 Alegia

Epaimahaiak irabazle jotzen duen proiektuak 1200 euroko beka jasoko du. Argibide gehiagorako inaxiobegiristainbeka@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Bekaren oinarriak lotura honetan kontsultatu daitezke.