Berriak

Atzealdea Intxurre elkarteak izen bereko mendira irteera egingo du igandean

Goizeko 8:00etan abiatuko dira, jaitsieran Langaurren bisita bat egingo dute eta ondoren hamaiketakoa elkartean

2022·01·20


Intxurre elkarteak 50. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen du. Asteartean elkartearen historia biltzen duen dokumentala estreinatu ostean, igandean, urtarrilak 23, elkartearen izen bera duen mendira igoera antolatu dute. Goizeko 8:00etan Alegiatik abiatu eta Intxurrera igoko dira. Jaitsieran Langaurren bisita bat egingo dute eta goiza borobiltzeko, elkartean hamaiketakoa izango dute.

Alegiako Mendi Asanbladak ere bat egin du irteerarekin, "elkarteak bere ibilbide osoan mendizaletasunarekin izan duen lotura aitortuz eta goraipatuz".