Berriak

Atzealdea Intxurre eta Tolosa taldeek Joseba Larreta ‘Latu’ri omenaldi bat egingo diote abenduaren 30ean 18:00etan Berazubin

Beteranoen eta lehen taldeen partidak jokatuko dira eta aitortza ekitaldia eta luntxa ere izango dira

2025·12·22


Abenduaren 30ean, asteartea, Joseba Larreta ‘Latu’ri aitortza bat egingo zaio Tolosako Berazubi estadioan. Duela hilabete batzuk hil zen amezketarra eta bere garaian Intxurre eta Tolosa futbol taldeetako kide izan zenez, bi taldeek omenaldi bat prestatu dute 18:00etatik aurrera Berazubin. Lehenik beteranoen partida jokatuko da eta ondoren omenaldi ekitaldia egingo da. Horren ostean, Tolosa eta Intxurreko lehen taldeak ariko dira eta amaitzeko, luntxa izango da.

Intxurrekoen emaitzak

-Gorengo maila: Zumaiako 0-1 Intxurre. 

-Gorengo maila: Intxurre 2-1 Debagoiena bailara. 

-Erregionalak: Trintxerpe 5-1 Intxurre. 

-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre 3-1 Hernani. 

-Gorengo mailako kadeteak: Danena 0-0 Intxurre. 

-Lehen mailako kadeteak: Intxurre 0-1 Tolosa. 

-Lehen mailako infantilak: Bergara 0-0 Intxurre. 

-Lehen mailako infantilak: Mutriku 1-1 Intxurre. 

-Infantilak F8: Añorga 4-2 Intxurre.