Berriak

Atzealdea Intxurre final zortzirenetaraino iritsi da Donosti Cup txapelketan

Madrilgo Aravaca taldearen aurka 1 eta 0 galdu zuten kanporaketa horretan

2023·07·10


Final zortzirenetan amaitu zen Intxurre futbol taldeak Donosti Cup txapelketan izan duen ibilia. Alegiarrek lehen fasea eta kanporaketa bat gainditzea lortu dute munduko osoko taldeen parte hartzea izan duen txapelketan. Ligaxkan hiru neurketa jokatu zituzten. Rear Sport talde kataluniarraren aurka 1 eta 0 galdu zuten, Portugalgo Academia Alves Roçada Vila Reali 0 eta 3 irabazi zieten eta Danenaren aurka 1 eta 0 irabazi zuten.

Ligaxka bigarren amaitu zuten eta Molins de Rei taldearen aurka jokatu zuten final hamaseirenetan. Partida berdinketarekin amaitu zen eta penaltietan 4 eta 5 irabazi zuten alegiarrek. Final zortzirenetan Aravaca talde madrildarra izan zen Intxurreren aurkaria eta 1 eta 0 galdu zuten alegiarrek. Hor amaitu zen Intxurreren ibilia.