Berriak

Atzealdea Intxurre futbol taldeak 2026-2027 denboraldirako izena emateak zabaldu ditu

Ekainaren 15a bitartean eman ahal izango da eta hortik aurrera itxaron zerrenda bat irekiko da

2026·05·08


Intxurre futbol taldeak zabalik ditu 2026-2027 denboraldirako izena emateak. Intxurren futbolean aritu nahi dutenek ekainaren 15era bitartean eman ahal izango dute izena. Data horretatik aurrera, itxaron zerrenda bat zabalduko da. Alde batetik, 2015etik aurrera jaiotakoak futbol eskolan eman ahal izango dute izena eta bestetik, 2014an edo lehenago jaiotakoek, futbol taldean. Segidan dituzue batean edo bestean izena eman ahal izateko loturak:

FUTBOL ESKOLA: hemen. 

FUTBOL TALDEA: hemen.