Berriak
Atzealdea Intxurre futbol taldeak balioen dekalogo bat egin du Alex Remiro eta Futbol Mas fundazioekin elkarlanean
2026·02·18

Intxurre futbo taldeak balioen dekalogo bat egin du Alex Remiro eta Futbol Mas fundazioekin elkarlanean. Azken asteetan, futbol taldeak eta aipatu fundazioek saio ezberdinak egin dituzte klub barruan lanketa batzuk egiteko. Besteren artean, kiroleko ongizatea, gurasotasun positiboa eta balioen transmisioa izan dira landu diren ildoak.
Lan horren emaitza da segidan partekatzen den Intxurreko Balioen Dekalogoa: taldearen eguneroko jardunean sustatu nahi diren oinarriak biltzen ditu: errespetua, taldea, ardura, ahalegina eta gozamena.
Prozesu horren guztiaren helburua gure haur eta gazteek kirola giro seguruan, osasuntsuan eta hezitzailean bizitzea da. Intxurrek eskerrak eman nahi dizkie prozesua gauzatzea posible egin duten guztiei. Hauxe da dekalogoa:
-Laguntasuna eta enpatia. Elkarri laguntzen diogu eta elkar laguntzen saiatzen gara.
-Euskara gure hizkuntza. Euskaraz bizi eta jokatzen dugu, errespetuz eta elkarrekin.
-Konfiantza eta ziurtasuna. Giro segurua eta konfiantzazkoa eraikitzen dugu.
-Talde izaera eta talde-lana. Denok gara taldea. Elkarrekin indartsuagoak gara.
-Berdintasuna eta parte-hartzea. Pertsona guztiek dute lekua eta ahotsa.
-Saiatzea eta esfortzua. Ahalegina egiten dugu, emaitza baino harago.
-Motibazioa eta diziplina. Konpromezuz entrenatzen dugu, erabakiak hartzen ditugu.
-Adiskidetasuna eta alaitasuna (giro onean). Futbola lagun artean eta giro onean bizitzen dugu.
-Kiroltasuna eta ardura. Errespetuz jokatzen dugu eta gure ekintzen ardura hartzen dugu.
-Gozamena. Futbolaz gozatzea dugu helburu.