Berriak
Atzealdea Intxurre futbol taldeak denboraldi amaierako festa ospatuko du bihar
20:30ean izango da plazan eta klubeko talde guztietako jokalari eta entrenatzaileek hartuko dute parte
2024·05·30

Intxurre futbol taldeak denboraldi amaierako festa ospatuko du bihar, larunbata. 20:30etik aurrera plazan elkartuko dira kluba osatzen duten talde ezberdinetako jokalari eta entrenatzaileak eta denboraldiari merezi duen moduko amaiera emango diote.