Berriak

Atzealdea Intxurre futbol taldeak larunbatean agurtu zuen denboraldia

Plazan egindako festaren ostean, datorren denboraldirako atsedena hartuko dute kide guztiek

2024·06·05


Intxurre futbol taldeak iragan larunbatean egin zuen denboraldi amaierako festa. Plazan elkartu ziren talde ezberdinetako jokalariak, teknikariak eta arduradunak eta ohi bezala, elkarrekin afaldu eta hainbat sari banatu zituzten. Behin aurtengoak eginda, datorren denboraldiari begira jarrita daude. Jokalari eta entrenatzaile aldetik osatuta, gogotsu dauden aldagela berriak izateko eta harmailak izango dituen Elorri zelaian partidak jokatzeko.