Berriak
Atzealdea Intxurre futbol taldeak zabalik du 2021-2022 denboraldirako izena emateko epea
2021·06·14
Intxurre futbol taldeak 2021-2022 denboraldian taldean jokatu nahi dutenek izena emateko epea ireki du. 2013a edo lehenago jaiotako edonork eman dezake izena eta dagokion mailako taldean jokatzeko aukera izango du. Interesatuek lotura honetan eskuratu dezakete izena emateko orria eta bete ostean, intxurrefutbola@gmail.com helbidera bidali behar da.
Entrenatzaile bila
Aldi berean, gizonezkoen erregional lehen mailako talderako entrenatzaile bila ere badabil Intxurre taldea. Interesatuta dagoen edo informazio gehiago nahi duen orok, intxurrefutbola@gmail.com helbidera idatzi dezake eta bidaliko zaio informazioa.