Berriak

Atzealdea Intxurre futbol taldeko kadete neskek zilarrezko kopa irabazi dute Vitoria-Gasteiz Cup torneoan

Iragan asteburuan jokatu zen txapelketa Arabako hiriburuan eta Alavesen aurka nagusitu ziren finalean

2025·07·02


Intxurre futbol taldeko kadete mailako neskek zilarrezko kopa irabazi zuten iragan asteburuan Vitoria-Gasteiz Cup txapelketan. Hiru egunetan jokaturiko torneoa izan zen eta lehen fasearen ostean, alegiarrak zilarrezko mailan geratu ziren. Finalerdian Logroñes kanporatu ostean Alavesen aurkako finala jokatu zuten eta bertan garaile izan ziren, zilarrezko kopa lortuz. Zorionak!