Berriak

Atzealdea Intxurre futbol taldeko kadete neskek zilarrezko kopa irabazi dute Vitoria-Gasteiz Cup torneoan

Iragan asteburuan jokatu zen txapelketa Arabako hiriburuan eta CD Vitoriaren aurka nagusitu ziren finalean

2026·07·01


Intxurre futbol taldeko kadete mailako neskek zilarrezko kopa irabazi zuten iragan asteburuan Vitoria-Gasteiz Cup txapelketan. Hiru egunetan jokaturiko torneoa izan zen eta lehen fasearen ostean, alegiarrak zilarrezko mailan geratu ziren. Finalerdian Nanclares kanporatu ostean CD Vitoriaren aurkako finala jokatu zuten eta bertan garaile izan ziren, zilarrezko kopa lortuz. Zorionak!