Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian
2023·03·02
Intxurreko futbolarien bi partida ikusi ahal izango dira larunbatean Elorri zelaian. Infantil mailako bi taldeak izango dira etxean ariko direnak. Neskek Hernaniren aurka jokatuko dute larunbatean 10:15ean. Iragan asteburuan 4 eta 3 galdu zuten Urnietan. Mutilek berriz Ostadarren bisita izango dute larunbatean 12:00etan. Tolosaren aurka 2 eta 0 galdu zuten azken partidan eta garaipena izango dute helburu.
Bestelakoan, ohorezko mailako kadeteek 3 eta 2 irabazi zioten Zumaiako liderrari. Bosgarren daude eta larunbatean 16:00etan Ordizian jokatuko dute. Jubenilek 4 eta 3 irabazi zioten Antigua Luberriri igoera fasean. Lidertzan dira alegiarrak eta larunbatean 12:00etan bigarren dagoen Lagun Onaken zelaian jokatuko dute. Azkenik, erregionalek 0 eta 5 irabazi zioten Allerruri kopan. Bigarren postuan daude eta asteburuan atsedena izango dute.