Berriak

Atzealdea Intxurre pelota eskolak esku babesak jartzeko ikastaro bat antolatu du ekainaren 7rako

Alebin eta infantil mailetako pilotarientzat da eta izena emateko azken eguna ekainaren 4a izango da

2024·05·27


Intxurre pelota eskoak esku babesak jartzen ikasteko ikastaro bat eskainiko du ekainaren 7an, 17:00etan Ikaztegietan. Pilota eskolako irakasleek gidatuko dute ikastaroa eta parte hartzaileek esku babesen inguruan jakin beharreko guztia ikasteko aukera izango dute: zein material behar diren, babesak jarri aurretik material hori nola prestatu behar den, babesak jartzeko modu orokorra zein den, erabili ondoren nola gorde eta mantendu behar diren eta azkenik, berriro nola jarri daitezkeen.

Alebin eta infantil mailetako pilotariei zuzendua da eta doakoa izango da. Interesatuek ekainaren 4a baino lehen eman beharko dute izena udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzita. Bertan ondoko datuak jarri behar dira:

-Izen-abizenak.

-Adina.

-Harremanetarako telefonoa.

-Harremanetarako emaila.