Berriak
Atzealdea Intxurre Pelota Eskolak zabalik du 2025-2026 ikasturterako izena emateko epea
2025·05·07
Intxurre Pelota Eskolak zabalik du 2025-2026 ikasturterako izena emateko epea. Pilotan zein palan aritu nahi duten HH5etik gorako neska mutilei zuzenduriko deialdi irekia da eta interesatuek lotura honetako formularioa betez edo irudiko QR kodearen bidez eman dezakete izena. Aurten izena emanda egon eta datorren ikasturtean jarraitzeko asmoa dutenei ere formularioa betetzeko eskatzen zaie.
Bestetik, bi bilera informatibo egingo dira interesa dutenentzat. Bertan pelota eskolaren funtzionamenduaren berri emango genuke. Bilerak, maiatzaren 15ean izango dira:
-17:00etan: 2. urteko alebinetik gorakoentzat, hau da 2014tik aurrera.
-18:00etan: HH5etik aurrerakoentzat.
Bertaratzeko asmoa duzuenoi jakinaraztea eskatzen zaizue posta elektronikoz gure emailera idatziz: udakopelotaeskola2021@gmail.com.