Berriak
Atzealdea Intxurre pelota taldeak asteburuan hasiko du Gipuzkoako txapelketa
2025·09·10

Intxurreko pilotariek parez-pare dute denboraldiaren hasiera. Asteburuan hasiko den Gipuzkoako txapelketa izango dute lehen lehiaketa ofiziala eta Intxurreko ordezkaritza zabala izango da eskuz zein gomazko paletan. Partidak asteburu honetan bertan hasiko dira eta lehen jardunaldiko bost neurketa izango dira ostegunean eta ostiralean Elorri pilotalekuan. Hemen partiden zerrenda:
Irailak 11, osteguna, 21:00etan Elorri pilotalekuan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Tolosa.
Irailak 12, ostirala, 18:30ean Elorri pilotalekuan:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Kuku.
-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Intza.
-Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre 2-Intxurre 1.
-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Beotibar.
Irailak 12, ostirala, 18:30ean Astigarragan:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Mundarro-Intxurre.
Irailak 12, ostirala, 19:00etan Zumarragan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Beloki-Intxurre.
Irailak 12, ostirala, 19:00etan Zegaman:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila: Tartaloetxe-Intxurre.
Irailak 12, ostirala, 20:00etan Tolosan:
-Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien lehen maila: Beotibar-Intxurre.
Irailak 13, larunbata 10:00etan Billabonan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Behar Zana-Intxurre.