Berriak

Atzealdea Intxurre Pilota Eskolak 2022-2023 ikasturterako funtzionamenduaren inguruko bilera informatiboa egingo du ekainaren 1ean

Bilera 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako eta pilota eskolan izena eman nahi dutenei zuzenduta dago

2022·05·26


Intxurre Pilota Eskola 2022-2023 ikasturterako prestaketa lanetan murgilduta dabil. Laster zabalduko da izena emateko epea baina horren aurretik, ikasturte berrian izango duten funtzionamendua azaltzeko bilera informatibo bat egingo da ekainaren 1ean, asteazkena, 18:00etan Elorri pilotalekuan. Bilera hori, batez ere, pilota eskolan lehen aldiz izena eman nahi duten 2009, 2010 eta 2011n jaiotako ikasleei zuzenduta dago.

Bilera horretan parte hartzeko interesa dutenek asistentzia konfirmatzeko edo besterik gabe, informazio gehiago jaso nahi dutenek, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Intxurrek irailean hasiko ditu ikasturte berriko entrenamendu saioak.