Berriak

Atzealdea Intxurre Pilota Eskolak 2023-2024 ikasturterako funtzionamenduaren inguruko bilera informatiboa egingo du apirilaren 19an

2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako eta pilota eskolan izena eman nahi dutenei zuzenduta dago eta 18:00etan izango da Elorri pilotalekuan

2023·04·05


Intxurre Pilota Eskola 2023-2024 ikasturterako prestaketa lanetan murgilduta dabil. Laster zabalduko da izena emateko epea baina horren aurretik, ikasturte berrian izango duten funtzionamendua azaltzeko bilera informatibo bat egingo da apirilaren 19an, asteazkena, 18:00etan Elorri pilotalekuan. Bilera hori, batez ere, pilota eskolan lehen aldiz izena eman nahi duten 2010, 2011 eta 2012an jaiotako ikasleei zuzenduta dago. Era berean, ekainera bitarteko entrenamenduetan parte hartu nahi dutenei horretarako aukera ematea da.

Bilera horretan parte hartzeko interesa dutenek asistentzia konfirmatzeko edo besterik gabe, informazio gehiago jaso nahi dutenek, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezakete.