Berriak

Atzealdea Intxurrek antolatutako Udako Pelota Eskolan izena emateko epea ekainaren 6an itxiko da

5 eta 12 urte bitarteko neska mutilei zuzenduta dago eta ekainaren erdian hasi eta uztailaren bukaeran amaituko da

2023·05·29


Intxurrek zabalik du Udako Pelota Eskolan izena emateko epea. 5 eta 12 urte bitarteko neska mutilei zuzenduriko ekimena da eta ekainaren erdian jarriko da martxan. Astean egun batez, arratsaldetan izango dira saioak eta uztaila bukaeran amaituko da. Izena ematearen arabera zehaztuko da asteko zein egunetan izango diren saioak. Pelota eskolako irakasleak izango dira saio horiek zuzenduko dituztenak eta 15 euroko prezioa izango du.

Izena emateari dagokionean, interesatuek ekainaren 6a, asteartea, izango dute azken eguna. Kultur etxean edo udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzita. Bi kasuetan, ondoko datuak eman behar dira:

- Izen-abizenak.

- Adina.

- Ikasturtea. 

- Kontakturako telefono zenbakia. 

- Posta elektronikoa.

Behin izena emateko epea itxita, gurasoekin harremanetan jarriko da pelota eskola, xehetasunak emateko eta bide batez, informazio gehiago nahi duenak, aipatu helbidera idatzi dezake.