Berriak

Atzealdea Intxurrek eta Mendi Asanbladak Irulegiko aztarnategira bisita antolatu dute ekainaren 30erako

Herriko hainbat tabernetan eman daiteke izena eta egun osorako plana izango da

2024·06·14


Intxurre Elkarteak eta Alegiako Mendi Asanbladak Irulegiko aztarnategira bisita egingo dute ekainaren 30ean, igandea. Goizeko 9:00etan autobusez abiatu eta 10:30erako iristea da asmoa. Irulegi mendira igo eta hamaiketakoa egingo da ondoren. 12:00etan aztarnategiko eta gazteluko azalpenak emango zaizkie bertaratzen direnei eta 14:30etan bazkaldu egingo dute. Itzulerako autobusa 16:30ean abiatuko da. Hamaiketakoa eta bazkaria parte hartzaile bakoitzaren kontura izango dira. Ura eramateko gomendioa ere egiten da, bertan iturririk ez dagoelako.

Izena emateko epea zabalik dago eta Hilario Berri, Jubilatuak, Iskiña eta Errotatxon dauden orrietan eman daiteke. Gastuen ordainketa, parte hartzaileen artean egingo da.