Berriak

Atzealdea Intxurreko Agirrek eta Zubelzuk Udaberri txapelketa irabazi dute gomazko paletan

Alegian jokaturiko finalean 30 eta 27 irabazi zuten Iruleakeko bikotearen aurka

2025·03·17


Intxurreko Anne Agirrek eta Amaia Zubelzuk gomazko paletako Udaberri txapelketa irabazi zuten iragan ostiralean. Alegiako Elorri pilotalekuan jokatu zen finalean 30 eta 27 irabazi zieten Iruleak taldeko Aizpururi eta Rosari. Emaitza estua izanda ere, azkenerako garaipena eskuratzea lortu zuten, azkenaldian erakusten ari diren maila bikainari jarraipena emanez.
Udalak Anne Agirre eta Amaia Zubelzu zoriondu nahi ditu lortutako garaipenagatik.