Berriak

Atzealdea Intxurreko alebinen pilota partida bat jokatuko da bihar 19:00etan Elorri pilotalekuan

Gipuzkoako, Ekialdeko eta Mendebaldeko txapelketako final zortzirenak jokatuko dira asteburuan

2017·05·31


Asteburu betea dute Intxurreko pilotariek. Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako final zortzirenak jokatuko dira eta Intxurrek guztira lau ordezkari izango ditu kanporaketa horietan. Kadeteen bigarren mailan Artolak Hondarribiko Arozena izango du aurkari. Jubenilen lehen mailan, Intxurreko Zubeldiak Azkoitia izango du aurkari eta nagusietan, Irazustabarrenak Intzako Artetxeren aurka jokatuko du eta Altunak Tolosako Belokiri egingo dio aurre.

Aldi berean, Ekialde eta Mendebalde txapelketak ere jokoan dira. Mendebalde txapelketan, kadeteen lehen mailan, Zubeldiak LAPKEko Urdangarinen aurka jokatuko du. Ekialde txapelketan berriz, jubenilen lehen mailan, Jauregik Urnietako Aldunberri izango du aurkari eta nagusietan, bost kanporaketetan izango dira Intxurrekoak. Artolak EPLEko Zapirainen aurka jokatuko du, Gorostidik Orioko Lertxundiren aurka, Muruak Aurrerako Elola izango du aurkari, Mujikak Mundarroko Altuna eta Zabalak Zumaiako Iribarren kontra jokatuko du. Bestetik, bihar, osteguna, alebin mailako partida bat jokatuko da 19:00etan Elorri pilotalekuan Intxurreren eta Bergararen artean.

San Fermin Torneoa

Iñaki Artolak lau t’erdiko San Fermin torneoko final zortzirenak jokatuko ditu ekainaren 10ean Beasainen. Lehen kanporaketan Laso gainditu ostean, Aimar Olaizola izango du aurkari eta partida hori irabazten duenak Bengoetxearen aurka jokatuko du.