Berriak
Atzealdea Intxurreko beteranoek 1 eta 2 irabazi zuten Billabonan
Apirilaren 5ean lagunarteko horren itzulerakoa jokatuko dute 11:30ean Alegian
2025·03·18
Intxurre eta Billabona futbol taldeetako beteranoek lagunarteko partida bat jokatu zuten iragan igandean Billabonako Arratzain futbol zelaian. Giro ederrean jokatu zen neurketa izan zen eta azkenerako alegiarrek 1 eta 2 irabaztea lortu zuten. Itzulerako partida apirilaren 5ean jokatuko da 11:30ean Elorri zelaian.
Intxurrekoen partidak
TALDEA | ASTEBURUKO EMAITZA | HURRENGO PARTIDA | NOIZ ETA NON |
Erregionalak | Intxurre 4-2 Urnieta | Antigua Luberri-Intxurre | Larunbatean 17:25ean Donostian. |
Jubenilak | Ordizia 1-0 Intxurre | Intxurre-Kostkas | Larunbatean 15:30ean Elorrin. |
Kadeteak | Intxurre 1-1 Real Sociedad | Beasain-Intxurre | Larunbatean 9:30ean Beasainen. |
Kadeteak | Intxurre 1-5 Urola | Urnieta-Intxurre | Larunbatean 10:00etan Urnietan. |
Infantilak | Intxurre 7-4 Orioko | Tolosa-Intxurre | Igandean 14:00etan Tolosan. |
Infantilak | Intxurre 1-2 Aretxabaleta UDA | Danena-Intxurre | Igandean 15:30ean Zizurkilen. |
Infantilak | Intxurre-Goierri Gorri | Goierri Gorri-Intxurre | Igandean 12:30ean Ordizian. |