Berriak
Atzealdea Intxurreko bi futbol taldek asteburuan hasiko dute denboraldia
2024·09·18

Intxurreko futbolariei iritsi zaie 2024-2025 denboraldia ofizialki hasteko unea. Lanari ekiten lehenak gizonezkoen ohorezko mailako jubenilak eta gorengo mailako kadeteak izango dira. Asteburuan jokatuko dituzte lehen partidak. Ohorezko mailako jubenilek 14 partidako lehen fasea izango dute eta etxean jokatuko dute lehen partida larunbatean 15:30ean Beasainen aurka.
Gorengo mailako kadete mutilek maiatzaren 18ra bitarteko liga izango dute eta lehen neurketa Zumaian jokatuko dute larunbatean 12:30ean.
Intxurreko gainontzeko taldeak datozen asteetan hasiko dira partidak jokatzen.