Berriak
Atzealdea Intxurreko bi futbol taldek urteko lehen partidak jokatuko dituzte igandean Lasarten
2024·01·03
Intxurreko bi futbol taldek urteko lehen asteburuarekin batera itzuliko dira lehiara. Erregionalek eta lehen mailako jubenilek izango dituzte partidak. Bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute igandean, baina zelai berean. Lasarten ariko dira Ostadarreko bi talderen aurka. Jubenilek 13:15ean jokatuko dute eta ondoren ariko dira erregionalak, 15:10ean.
Urte bukaerako argazkia
Intxurre futbol taldea osaten duten kide guztiek taldeko argazkia atera zuten urtea agurtzeko eta ondoren hamaiketako bat egin zuten. Bide batez, zorionak eta urte berri ona opa nahi die Intxurrek Tolosaldeko kirol talde guztiei.