Berriak
Atzealdea Intxurreko Egoi Garaikoetxeak Baztango Udaberri txapelketa irabazi du
2026·04·30

Egoi Garaikoetxeak txapela jantzi zuen igandean Iruritan. Baztango Udaberri txapelketako finalak jokatu ziren eta kadete mailan garaipena lortu zuen alegiarrak Oihan Etxeparen oiartzuarrarekin bikotea osatuz, 18 eta 9 irabazita, partida oso txukuna eginez. Zorionak Egoi!!
Iñaki Artola sailkatzeko aukerekin
Iñaki Artolak finalerdietara sartzeko aukerekin jarraitzen du buruz buruko txapelketan. Alegiarrak 22 eta 19 irabazi zion Peñari larunbatean eta Zabalaren aurka jokatuko du azken jardunaldian, maiatzaren 10ean Tolosan. Multzoko lau pilotariek dute sailkatzeko aukera eta ikusi egin beharko da bi partidetan zer gertatzen den, aurrera nork egiten duen jakiteko.