Berriak
Atzealdea Intxurreko erregionalek kopako final laurdenak jokatuko dituzte igandean 16:00etan Trintxerperen aurka Elorrin
2018·05·08
Intxurreko futbol taldeentzat ari da denboraldiaren amaiera iristen. Erregionalek eta jubenil mailako bi taldeek denboraldiko azken partidak jokatuko dituzte datozen asteetan. Erregionalek kopako final laurdenetarako sailkatzea lortu dute. Elgoibarri 9 eta 0 irabazi zioten eta multzoko bigarren postuan amaitu dute. Igandean 16:00etan Trintxerperen aurkako kanporaketa jokatuko dute etxean. Jubeniletan, emakumezkoek kopako partida berri bat izango dute Goierri Gorriren zelaian, igandean 16:00etan. Azken neurketan 0 eta 3 galdu zuten Aloña Mendiren aurka. Mutilek berriz, 5 eta 1 irabazi zioten Ekintza liderrari. Orereta Kafearen zelaian ariko dira larunbatean 13:00ean.
Partidak amaitu eta oporretan direnak kadeteak eta Aralar Intxurreko infantil mailako hiru taldeak dira. Kadeteek porrot batekin agurtu zuten denboraldia. Tolosan 4 eta 2 galdu zuten eta laugarren amaitu dute. Aralar Intxurreko taldeei dagokienean, kopan aritu diren neskek eta mutilek garaipena lortu zuten azken partidetan. Neskek Danenari 2 eta 1 irabazi zioten eta hirugarren amaitu dute. Mutilek berriz, 3 eta 1 menperatu zuten Tolosa eta bosgarren geratu dira. Bukatzeko, txapeldunen faseko mutilen taldeak 0 eta 2 galdu zuen Amaikak Baten kontra eta horiek ere bosgarren amaitu dute.