Berriak

Atzealdea Intxurreko eta Billabonako beteranoek bi partida jokatuko dituzte martxoaren 16an eta apirilaren 5ean

Lehena Billabonan jokatuko da 12:00etan eta bigarrena Alegiako Elorri zelaian 11.30ean

2025·03·10


Intxurre eta Billabona futbol taldeetako beteranoek bi partida jokatuko dituzte elkarren aurka datozen asteetan. Intxurrekoen kasuan, 35 urtetik gora dituzten eta aurrez taldean arituak diren jokalariek hartuko dute parte. Lehen partida, igande honetan, martxoak 16, izango da 12:00etan Billabonako Arratzain zelaian eta bigarrena, apirilaren 5ean, larunbata, 11:30ean Alegiako Elorri zelaian. Taldetik herritarrak partidak ikustera animatu nahi dituzte.
Asteburuko partidak
Bestelakoan, Intxurreko futbolarien sei partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Hemen duzue zerrenda.

TALDEA ASTEBURUKO EMAITZA HURRENGO PARTIDA NOIZ ETA NON
Erregionalak Elgoibar 1-4 Intxurre Intxurre-Urnieta Larunbatean 18:00etan Elorrin.
Jubenilak Intxurre 1-0 Santo Tomas Lizeoa Ordizia-Intxurre Larunbatean 17:15ean Ordizian.
Kadeteak Mutriku 5-3 Intxurre Intxurre-Real Sociedad Larunbatean 15:30ean Elorrin.
Kadeteak Mondragon 1-4 Intxurre Intxurre-Urola Igandean 10:00etan Elorrin.
Infantilak Usurbil 2-1 Intxurre Intxurre-Orioko Larunbatean 10:00etan Elorrin.
Infantilak Beasain 10-0 Intxurre Intxurre-Aretxabaleta UDA Larunbatean 12:00etan Elorrin.
Infantilak Goierri Gorri 1-5 Intxurre Intxurre-Goierri Gorri Igandean 12:00etan Elorrin.