Berriak
Atzealdea Intxurreko eta Billabonako beteranoen futbol taldeek partida bat jokatuko dute bihar 11:30ean Elorrin
Duela aste batzuk Billabonan jokatu zuten partidaren itzulerakoa izango da eta alegiarrek 1 eta 2 irabazi zuten orduan
2025·04·04

Intxurre eta Billabona futbol taldeetako beteranoek partida bat jokatuko dute bihar 11:30etik aurrera Elorri zelaian. Duela aste batzuk Billabonan aritu ziren bi taldeak eta itzulerako partida izango da biharkoa. Orduko hartan alegiarrek 1 eta 2 irabazi zuten.