Berriak
2016·09·13
Intxurreko futbol taldeek ate joka dute denboraldi berria. Aurten lehian izango diren taldeetatik hiruk asteburuan jokatuko dituzte denboraldiko lehen partidak. Erregional mailatik Gorengoen maillara igo zen taldea, jubenilen lehen mailakoa eta maila berean ariko den kadeteen taldea izango dira lanean hasten lehenak. Gorengoen mailako taldeak Lagun Onaken bisita jasoko du igandean 16:00etan eta Santos Irazustabarrenaren mutilek modu horretan emango diote hasiera maila berriko ibiliari.
Jubenilek lehen ligaxkari ekingo diote asteburuan. Zortzi talde ariko dira lehen ligaxka horretan eta sailkapenaren arabera igoera fasea edo kopa jokatuko dute lehen fasearen ondoren. Beasainen aurka izango dute lehen neurketa etxetik kanpo larunbatean 12:00etan. Kadeteen egoera jubenilen berdina da. Lehan ligaxka jokatzen hasiko dira asteburuan eta Idiazabali egingo diote bisita larunbatean 10:30ean.