Berriak

Atzealdea Intxurreko futbol taldeen hiru partida ikusi ahal izango dira Elorrin asteburuan

Jubenilek eta kadete mutilek lorturiko garaipenak dira aurreko jardunaldiko emaitza azpimarragarrienak

2017·03·08


Futbol jardunaldi berri baten atarian dira Intxurreko futbolariak. Gorengoen mailako taldeak Bergara liderra izango du aurkari larunbatean 15:30ean. Azken jardunaldian puntu ona eskuratu zuen Santos Irazustabarrenaren taldeak Zumaian. Hamabi punturekin sailkapeneko hamaseigarrenak dira. Kadete mailako neskek igoera faseko partida berri bat jokatuko dute asteburuan. Euskalduna izango dute bisitari igandean 12:00etan. Alegiarrak zazpigarrenak dira hiru punturekin Bergaran 3 eta 0 galdu ostean eta andoaindarrak bosgarren postuan daude hamabi punturekin. Etxean jokatuko duen hirugarren taldea infantil mailako Aralar Intxurrekoa izango da. Ostadarren aurka jokatuko dute larunbatean 11:00etan. Iragan jardunaldian 4 eta 0 galdu zuten Idiazabalen eta sailkapeneko bigarren postuan dira.

Jubenilak eta kadete mutilak etxetik kanpo ariko dira kopan. Jubenilek lidertza sendotu nahiko dute Euskaldunaren zelaian larunbatean 19:00etan. Lehen postuan dira hemezortzi punturekin Urnietan 1 eta 5 irabazi ostean. Kadeteek Billabonan jokatuko dute larunbatean 17:45ean. Azken partidan hiru puntuak batzea lortu zuten Aizkorriri 6 eta 5 irabazita.