Berriak

Atzealdea Intxurreko futbol taldeen hiru partida ikusi ahal izango dira Elorrin asteburuan

Kadete nesken garaipena izan zen iragan jardunaldiko emaitzarik positiboena

2016·11·10


Asteburu honetan ere Alegiako futbol zaleak maila ezberdinetako partiden eskaintzaz gozatzeko aukera izango du. Gorengoen, kadete nesken eta infantilen partidak jokatuko dira Elorri zelaian. Gorengoen mailakoek Ikasberriren aurka jokatuko dute larunbatean 16:00etan. Sailkapeneko hamaseigarren postuan da Santos Irazustabarrenaren taldea lau punturekin. Iragan jardunaldian Bergaran lau eta huts galdu zuten eta Ikasberri beraien aurretik dago puntu bat gehiagorekin. Gauzak horrela, denboraldiko lehen garaipena lortzeko aukera egokia dute aurrean gorengoen mailakoek. Kadete neskek ere etxean jokatuko dute. Kasu honetan, Zarautz izango dute aurkari larunbatean 12:00etan. Zarauztarrak laugarren postuan daude eta Intxurre hirugarren dago, iragan jardunaldian Oriokoren aurka 6 eta 0 irabazi ostean. Sara Agirre eta Maddi Uriak zuzenduriko taldeak sailkapeneko goiko postuetan sendotzea du helburu. Azkenik, Aralar Intxurreko infantilak izango dira etxean jokatuko duten besteak. Tolosaren aurka jokatuko dute larunbatean 10:00etan.

Bestelakoan, jubenilek bana berdindu zuten Beasainen. Bosgarren kokatu dira hamaika punturekin eta sailkapeneko azkena den Segura Goierriren zelaian jokatuko dute igandean 16:00etan. Segurako taldeak ez du oraindik punturik urratu. Etxetik kanpo ariko den beste taldea kadete mailako mutilena izango da. Lazkaon jokatuko dute larunbatean 10:30ean. Aipatu, aurreko jardunaldian Idiazabalen aurka jokatu beharreko partida bertan behera geratu zela.