Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolariek bi garaipenekin agurtu dute urtea
2023·12·26

Intxurreko futbolariek bi garaipen lortu zituzten 2023ko azken jardunaldian. Gorengo mailako jubenil mutilek 1 eta 2 irabazi zuten Aretxabaletan eta lidertzan amaitu dute urtea. Infantil neskek berriz, 0 eta 2 irabazi zioten Arizmendiri kopan eta bigarren postuan daude.
Maila bereko mutilek hutsean berdindu zuten txapeldunen fasean Urkiren aurka eta laugarrenak dira. Azkenik, kadete mutilek 1 eta 3 galdu zuten Aizkorriren aurka eta azkenaurreko postuan jarraitzen dute.
Datozen bi asteburutan ez dute partidarik izango.