Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolariek garaipen bakarra lortu zuten asteburuan
2024·02·05
Intxurreko futbolarientzat ez da asteburu oparoegia izan. Bost partida jokatu dituzte eta garaipen bakarra lortu dute. Gorengo mailako jubenilek 6 eta 0 irabazi zioten Danenari eta sailkapeneko lehen postua berreskuratu dute. Kopa jokatzen ari diren erregionalek bana berdindu zuten kopan Urolaren zelaian eta hirugarrenak dira.
Gainontzeko taldeek galdu egin zuten. Ohorezko mailako kadeteek Ilintxaren aurkakoa izan zuten eta 3 eta 1 galdu zuten. Infantiletan, mutilek 5 eta 7 galdu zuten txapeldunen fasean Soraluzeren aurka eta neskek 4 eta 2 Lagun Onaken zelaian.
Asteburuan talde guztiek atsedena izango dute.