Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolariek garaipen bakarra lortu zuten asteburuan
2020·02·17
Intxurreko futbolarientzat ez da asteburu oparoegia izan iragan berri dena. Jokatutako zortzi partidetatik bakarra irabazi zuten. Kadete mailako mutilen talde batek, 3 ets 1 irabazi zion Beasaini kopako partidan Sailkapeneko lehen postuan daude hamasei punturekin. Maila bereko beste taldeak 0 eta 8 galdu zuen Usurbilen aurka. Zortzigarrenak dira hiru punturekin. Kadete neskek ere galdu egin zuten. Leintz Arizmendiren kontra aritu ziren eta 9 eta 0 galdu zuten. Bi aste barru lehen faseko azken partida izango dute.
Erregional mutilek 5 eta 1 galdu zuten Antigua Luberriren aurka kopan eta bigarren postuan daude. Gorengo mailako neskek 2 eta 1 eman zuten amore Leintz Aloñaren zelaian. Igoera fasean punturik batu ezinik jarraitzen dute. Jubenil mutilei dagokienean, Seguran 5 eta 3 galdu zuten. Multzoko bosgarrenak dira sei punturekin.
Azkenik, infantiletan, Aralar Intxurreko neskek seigarren amaitu dute lehen fasea eta azken partidan 0 eta 1 galdu zuten Tolosaren aurka. Mutilek berriz, txapeldunen faseari ekin zioten asteburuan eta 3 eta 2 galdu zuten Billabonan.
Asteburuan talde guztiek atsedena izango dute.