Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolariek hiru garaipen lortu zituzten asteburuan
2023·12·05
Intxurreko futbolariek hiru partida irabazi zituzten asteburuan. Erregional mutilak 3 eta 1 irabazi zioten Tolosari eta laugarren postuan jarraitzen dute 18 punturekin. Gorengo mailako jubenilek garaipen erosoa lortu zuten Urkiren aurka 8 eta 0. 32 punturekin lidertzan jarraitzen dute. Lehen mailako jubenilek 3 eta 4 irabazi zuten Seguran eta hauek ere lehen postuan dira.
Infantil mailako mutilek bina berdindu zuten txapeldunen faseko lehen partidan Zumaian eta neskek 1 eta 2 galdu zuten Mutrikuren aurka, kopako bigarren jardunaldian. Ohorezko mailako kadeteek 3 eta 1 galdu zuten Billabonan eta sailkapeneko zuloan jarraitzen dute.
Asteburuan talde guztiek atsedena izango dute.
Arene Amondaraini omenaldia
Intxurreko nesken taldeak omenaldi bat egin zion duela gutxi gimnasia erritmikoko Espainiako txapelketa irabazi duen Arene Amondarain alegiarrari. Intxurre eta Mutrikuren arteko partidaren atarian bi taldeetako jokalariek pasiloa egin zioten eta Intxurreko kamiseta bat eman zioten opari. Zorionak Arene!!