Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolariek hiru garaipen lortu zituzten iragan asteburuan

Datozen hiru astetan ez dute partidarik izango aste santuko oporraldia dela eta, jubenilak eta infantil neskek salbu

2026·03·30


Intxurreko futbolariek hiru garaipen lortu zituzten asteburuan jokaturiko bederatzi partidetan. Gorengo eta kadete mailetako neskak eta infantil mutilak izan ziren garaipenak lortu zituztenak. Datozen hiru astetan ez dute partidarik izango aste santuko oporraldia dela eta, baina badira salbuespenak. JubeInfantil neskek eta jubenilek partida bana izango dute apirilaren 12an eta 15ean, hurrenez hurren. Segidan dituzue asteburuko emaitzak eta datozen partidak:

Iragan asteburuko emaitzak:

-Gorengo maila: Mondragon 2-1 Intxurre. 

-Gorengo maila: Santo Tomas Lizeoa 0-3 Intxurre. 

-Erregionalak: Intxurre 2-5 Aretxabaleta.

-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre 1-1 Beasain. 

-Gorengo mailako kadeteak: Mondragon 7-2 Intxurre.

-Lehen mailako kadeteak: Ilintxa 0-3 Intxurre. 

-Lehen mailako infantilak: Intxurre 1-3 Zarautz. 

-Lehen mailako infantilak: Intxurre 7-3 Idiazabal.

-Infantilak F8: Usurbil 5-3 Intxurre.

Datozen partidak:

-Ohorezko mailako jubenilak: Euskalduna andoaindarra-Intxurre. Apirilak 15, 19:00etan Andoainen. 

-Infantilak F8: Intxurre-Intxaurdi. Apirilak 12, 11:00etan Elorrin.