Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolariek hiru garaipen lortu zituzten urteko azken jardunaldian
2022·12·19
Intxurreko futbolariek asteburuan jokatu zituzten urteko azken partidak. Hiru garaipen eta berdinketa zein porrot bana izan dituzte. Erregional mutilek 2 eta 1 irabazi zioten Ostadarri eta laugarren postuan amaitu dute urtea. Jubenil mutilek 2 eta 4 irabazi zioten Euskaldunari eta lidertzan sendo jarraitzen dute. Ohorezko mailako gizonezko kadeteek 3 eta 2 galdu zuten Ilintxaren aurka, emaitza bolada bikainari amaiera emanez. Seigarrenak dira.
Infantiletan, mutilek 3 eta 0 irabazi zioten Billabonari. Bosgarren postuan daude. Neskek berriz, launa berdindu zuten Goierri Gorriren aurka eta hirugarren postuan daude.
Urtarrilaren 7 eta 8ko asteburuan izango dituzte hurrengo partidak.