Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolariek partida garrantzitsuak izango dituzte larunbatean
2023·05·23
Denboraldia amaitu ez duten Intxurreko bi taldeek partida garrantzitsuak izango dituzte asteburuan. Erregionalek kopako finalerdia jokatuko dute larunbatean 15:30ean Elorrin Dunboa Eguzkiren aurka. Partida hori irabazten duenak Aloña Mendiren eta Irauli Bostekoren arteko lehiako irabazlearen aurka jokatuko du finala.
Jubenilek berriz, lehen mailako finala jokatuko dute larunbatean 16:00etan Donostian Usurbilen aurka. Igoera faseko bi multzoetan lehen postuan geratu diren bi taldeak ariko dira nor baino nor.