Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2023·05·03
Intxurreko futbolarien bi partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Jubenilek igoera faseko partida izango dute Lagun Onaken aurka larunbatean 16:00etan. Alegiarrak lidertzan iritsiko dira baina azken partida 3 eta 2 galdu zuten Antigua Luberriren kontra. Ohorezko mailako kadeteek Ilintxaren aurka jokatuko dute larunbatean 11:00etan. Azken partidan 2 eta 0 galdu zuten Elgoibarren eta hamargarren daude.
Bestelakoan, infantil neskek Aiztondoren zelaian jokatuko dute larunbatean 9:00etan. Iragan asteburuan bina berdindu zuten Goierri Gorriren aurka. Mutilek Lazkaon izango dute partida igandean 16:00etan. Hernaniren aurka aritu ziren azken partidan eta 4 eta 2 irabazi zuten. Erregionalek atsedena izango dute. Allerruren aurka 8 eta 1 irabazi zuten eta lidertzan dira.