Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Jubenil eta kadete gizonezkoen taldeen partidak ikusi ahal izango dira

2022·10·19


Intxurreko futbolarien bi partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Jubenil mutilek Euskaldunaren aurkakoa izango dute larunbatean 15:30ean. Iragan asteburuan Ordizian 0 eta 1 irabazi zuten eta bigarren postuan daude, asteburuko aurkariak baino hiru puntu gehiagorekin. Etxean ariko den beste taldea ohorezko mailako kadeteena izango da. Zumaian 3 eta 2 galdu ostean garaipenaren bidera itzuli nahiko dute alegiarrek baina horretarako Ordiziaren aurka igandean 12:00etan etxean jokatuko duten partida irabazi beharko dute.

Bestelakoan, erregionalek 1 eta 5 galdu zuten Urnietaren aurka. Laugarrenak dira eta seigarren dagoen Ostadarren zelaian jokatuko dute larunbatean 14:40ean. Infantilei dagokienean, bi taldeek garaipena lortu zuten denboraldiko lehen partidetan. Neskek 2 eta 0 irabazi zioten Aiztondo Neskideri eta igandean 10:00etan Goierri Gorriren aurka ariko dira etxetik kanpo. Mutilek 4 eta 3 irabazi zioten Tolosari eta larunbatean 12:30ean Billabonan jokatuko dute.