Berriak
Atzealdea

Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Ohorezko mailako kadete mutilak eta infantil neskak izango dira partida horietako protagonistak

2023·01·18


 

Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Ohorezko mailako kadete mutilek bigarren itzuliko lehen partida izango dute larunbatean 11:00etan Oriokoren aurka. Tolosari 2 eta 1 irabazi zieten iragan asteburuan eta seigarrenak dira, beraien atzetik puntu bat gutxiagorekin dagoen taldearen aurka jokatu aurretik. Infantil neskek igandean 11:00etan Tolosaren aurkakoa izango dute. Goierri Gorriren aurka 1 eta 6 galdu zuten alegiarrek azken partida eta laugarren postuan iritsiko dira, bigarrenen aurkako partidara.

Infantil mutilek 3 eta 0 irabazi zioten Beasaini iragan astean eta igandean 10:30ean lidertza defendatuko dute sailkapeneko azkena den Ostadarren zelaian.