Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2023·03·08
Intxurreko futbolarien bi partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Jubenil mutilek igoera faseko partida izango dute igandean 16:00etan Ostadarren aurka. Alegiarrek 1 eta 2 irabazi zuten Lagun Onaken aurka eta lidertzan dira. Ohorezko mailako kadeteek 2 eta 1 galdu zuten Ordizian. Bosgarren jarraitzen dute eta larunbatean 11:00etan azkena den Urkiren aurkakoa jokatuko dute.
Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, erregionalek asteburuan atsedena izan zuten eta larunbatean 16:00etan Pasaian jokatuko dute kopako partida. Infantiletan, mutilek 5 eta 1 irabazi zioten Ostadarri eta larunbatean 10:30ean Hernanin jokatuko dute. Maila bereko neskek 3 eta 4 galdu zuten Hernaniren kontra eta larunbatean 9:30ean Goierri Gorriren zelaian ariko dira.