Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorrin
Larunbatean kadete neskak ariko dira 11:00etan eta igandean 12:30ean maila bereko mutilak
2025·02·19

Asteburuan Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira Elorri zelaian. Larunbatean 11:00etan kadete mailako neskek Euskaldunaren aurka jokatuko dute. Igandean 12:30ean, maila bereko mutilek Soraluze izango dute aurkari. Segidan dituzue iragan asteburuko emaitzak eta asteburu honetako partida guztiak.
| TALDEA | AZKEN JARDUNALDIKO EMAITZA | ASTEBURUKO PARTIDA | NOIZ ETA NON |
| Erregionalak | Intxurre 3-1 Hernani | Beasain-Intxurre | Larunbatean 12:00etan Beasainen. |
| Jubenilak | Intxurre 0-2 Lagun Onak | Gure Txokoa-Intxurre | Larunbatean 17:30ean Beran. |
| Kadeteak | Aloña Mendi 6-1 Intxurre | Intxurre-Soraluze | Igandean 12:30ean Elorrin. |
| Kadeteak | Mondragon 0-1 Intxurre | Intxurre-Euskalduna | Larunbatean 11:00etan Elorrin. |
| Infantilak | - | Idiazabal-Intxurre | Larunbatean 11:00etan Idiazabalen. |
| Infantilak | Billabona 4-1 Intxurre | - | - |
| Infantilak | Intxurre 4-3 Mutriku | Zumaiako-Intxurre | Larunbatean 10:00etan Zumaian. |